XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Frango nexka abiatzen dira kanporat, hain segur ere etxerat joaiteko.

Nik ere nahi ditut lekuak hustu.

Ez dakit norat joan, bainan berdin zaut.

Lagunek ez dute jin nahi.

Bakarrik naiz gelditzen, zozo, mozkor, herabe, ezazol.

Xanpañaren eta bertze edarien ondorioa!.

Otoa harturik abiatzen naiz, bidea segitzen dut, joanen naiz eremanen nuen lekurat.

Eta banoa, banoa, banoa, arbolak ikusiz bide bazterrean, lanoak aldiz, tarrapatan Espainiari buruz badoatzi.

Oren bat badu bidean naizela banaki norat noan!!!.

Karrikarte txar batean sartua naiz.

Harriak jauzika ari dira erroten azpian.

Bet-betan azantz izigarri bat, otoarekin zonbeit zalaparta eta gelditzen naiz.

Jalirik, gibilerat behatzen dut eta jela bat xehatua.

Ez nuen ikusia, hetsia zela!.

Eta berriz abiatzen naiz.

Xotin, ipots, poker, gustu zarra dut ahoan.

Ilun da.

Ilargia gordea.

Otar, oihan, mendiak baditazke nere itzulian.

Norat noa?.

Otoaren argiek ikusarazten dautate etxe bat.

Etxe apal bat, bi bortarekin.

Bat aundia, bertzea hertxiago.

Zoin da etxe hau? Ez dakit.

Nola jakin nezake, ez dakit nun nizan.

Atean joiten dut bortizki.

Nehor ez da.

Sartzen naiz ezkaratz hutsean; sakelatik jaliz ene su-piztekoak.

Sukaldeko mahainaren gainean, botoila bat, erdikala arnoz betea, baso bat halaber, bertze bat ondoan; arreildia, urez betea, bi uli ito barnean....